XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pariseu maltzurrak ezin ikusi zuten Jesus pekatariekin alkartzen.

Orregatik, Jesusek ematen die erakaskizun eder ori: Artzai onak, ardi onak ainbat maite ditu ardi galduak, guztien Artzai dalako.

ERRIAREN OTOITZA: (Ikus 30 or.).

MEZA-erdirako: Artzai Onak bere bizia ardien alde ematen dun bezelaxe, Jesusek eman zuen eta ematen du berea gure alde.

Eskatu zagun, Jesusen antzera gure señideen alde gure bizia ematera gertutuak gaitezela.

JAUNARTU aurretik: Pekataria, batez ere, eukaristian sartzen da pozezko sendian.

Beñere ez gera Jainkoak merezi dun neurrian garbituta arkituko, bañan, Jaunaren errukian babesturik gertutu gaitezen mai santura.

JAUNARTU ondoren: Indarrak, aurrera jarraitzeko berritzen dira.

Jaunartu ezkero, ezin gelditu gindezke orain arteko maillan; bañan, aurrerako bideari ekin bear diogu.

Eskerrak emanez, argia eta indarren ugaritasuna eskatu dezagun.

BUKAERAKO: Jesusek guri agertu digun errukia, guk gure senideei agertu dezaiegun.

Etzagun beñere aaztu, guk artzen deguna, eta gu aberasten gaituna, ez degula guretzat bakarrik jasotzen; bañan besteei zabaltzeko.